MANIFESTUA

Musikariak ez gara inor baino gehiago, ezta gutxiago ere. Egiten dugun musika bihotzera iristen da, odola bezala, eta gero oinak arintzen dizkigu, ardo onak bezalaxe. Lokatza zapaltzen dugu euria egiten duenean, mundu guztiak bezala (agian abesti bat egingo dugu horren gainean, hori bai). Gizakiak gara, gure gauzekin, beharrekin, betebeharrekin eta eskubideekin.

“Gizakiaren lanak gizakia baino ederragoak dira” esan zuen poetak. Agian bai, behar bada errazagoa izango da gure lana entzutea gurekin bizitzea baino. Erraz aldentzen gara; harmonia, kalkulu-orriak baino hobeto erabiliko dugu; batzuetan ez diogu behar bezalako arretarik jartzen gure ingurukoen urtebetetze-festari, eta askotan urruti egoten gara ondoan gaudenean ere. Ez ezazue kontuan hartu, mesedez. Behar zaituztegu; erabat gainera. Gure eguneroko gatza eta ogia;  gure inspirazioa zuek zarete eta. Gure ondoan zaudetenean, kontzertu batean txaloka zaudetenean, eszenatokitik behar zaituztegu. Zuek ematen diguzuena, musika bihurtzen dugu.

Zuek nahi duzuen gauza bera nahi dugu: arnasa hartu, lan egin, merezi duguna kobratu fakturak garaiz ordaintzeko; ondoko tabernako terrazan lagun onekin gozatu , aparteko herrialde hau berreraikitzen lagundu; hunkitu eta hunkiarazi , harritu eta pozez negar egin, inoiz amestu genuena baino gehiago partekatzen dugula jakinda. Guk, musikariok, geure era pertsonalean adierazten dugu: instrumentuarekin, ahotsarekin, hitzarekin.

Ez diogu sortzeari utziko. Abestia, sinfonia, rap-a edo swing-aren pultsua ez dira jaurtitzeko armak, boomerang-ak dira arimaz arima hegan egiten dutenak; joan eta etorri egiten dira eta bueltatzen diren bakoitzean komunitate gauza positiboak egiteko daukagun gaitasuna erakusten digutenak eta hauek betiko lotura ikustezin bat sortzen dute.

Musika bakarrik da, baina hainbeste da…

MEZU NAGUSIAK

Gure Estatutua gure etorkizuna da.

Artistaren Estatutua premiaz garatu beharra dago. Bertako araudiak kontratazioaren arazo estrukturalak konponduko dituelako: Gizarte Segurantzako kotizazioak, fiskalitatea, edozein motatako pentsioekin bateragarritasuna, eta abar…

Bidezko internet bat nahi dugu.

Mundu digitalean egin eta partekatzen dugun gure lanagatik bidezko ordainsari bat behar dugu. Internet oso herraminta baliogarria den arren, musikariek jasotzen ditugu egile eskubideak bidezkoak izan behar dute. Gaur egun, musikarientzat Internet prekarietatearen sinonimoa da. 

Laguntza behar dugu.

Normaltasuneran bueltatzen ez garen arte, behar bezalako laguntzak bideratu behar dira; musikarien errealitateari erantzuten diotenak. Pandemia luzatzen ari da eta egoera honek bideratutako eta bideratu beharko diren diru laguntzak kuantitatiboki eta kualitatiboki errebisatzea eskatzen